Ekodiseinua.

Jasangarritasuna eta pertsonen ongi-izatearen irizpideetan oinarrituta egiten dugu gure lana eta diseinu ekologikoak arkitektura hobetu behar duela eta gure hiriak bizigarriagoak bihurtu behar dituela sinesten dugu.

Produktuen ingurumen-inpaktu gehienak diseinu-fasean zehazten dira, beraz ekodiseinua lehentasuna da Ubee-rentzat

Gure konpromisoa eraginkorragoak egingo gaituzten ezagupen berriak jaso eta gureganatzea da.

Eraikina eta zenbait hobekuntzen neurrien ezarpenaren analisia, Eusko jaurlaritzak argitaratutako "Eraikuntza iraunkorrerako gidak" erabiliz egiten da. Gida erabiltzearekin "Eraikinaren jasangarritasunaren kalifikazio etiketa" lortzen da. Eraikin berrietan "LIDER" eta "CALENER" tresna ofizialak erabiliz "Egiaztapen energetikoa" lortzen da.

Eraikinen egiaztapen energetikoa, bere eraginkortasun energetikoa aztertzen duen eta baloratzen duen prozedura bat da, "A" mailatik "G" mailara doan Maila Energetiko bat esleituz.

Bezeroak eraikinaren eraginkortasuna are gehiago hobetu nahi izango balu, sustatzailea eta proiektua egin duen talde ez den beste kanpo erakunde baten bidez, eraikinaren iraunkortasuna ebaluatuko duen, zertifikazio prozedura bat habian jar daiteke.

Prozesu honetan ia kontsumorik ez duen eraikina lor daiteke. "PASSIVHAUS" standarren arabera diseinatutako eraikin bateko oso energi kontsumo baxua eta barne erosotasun handia ditu.