Eraikinen eraberritze eraginkorra.

Eraikin bateko birgaitze energetikoa, bere, itxituren (neurri pasiboen) gainean eta/edo instalazioen (neurri aktiboen) gainean jokatuz, portaera termikoa eta eraikinaren eraginkortasun energetikoa hobetzera bideratutako erreformak edo neurri sorta da.

Eraikinaren eraginkortasun energetikoa hobetuz erosotasun gehiago eta energi kontsumoak murriztea lortzen da.

Eraikinak duen isolamendu termiko maila hobetuz eta berokuntza eta girotze sistemak egokituz eskuartzen badugu, etxe barruko erosotasuna nabarmenki hobetzea lortzen dugu, eta era berean energi kontsumoak murrizten ditugu, beraz egindako inbertsioa denbora gutxian amortizatu daitezke. Era berean beste zenbait kontsumo egokitu daitezke, hala nola, ur bero sanitarioa, argiteriako energi elektrikoa eta beste zenbait erkidegoaren gailuetan.

Administrazio publikoek badituzte zenbait dirulaguntza programa, bai elkarteei zuzenduak eta bai partikularrei zuzenduak.

'Ubee'-k eskaintzen dituen zerbitzuak

Pertsonalizatutako zerbitzua, bai eskuartze puntualetan eta bai eraikinaren erabateko birgaitzetan, eraikinaren egoerara eta jabeen baliabideetara egokitzen diren soluzio konstruktiboak eskainiz.

Bermeak

Egungo eraikinen patologiak

Materialen zahartzaroagatik eta Eraikuntzako Kode Teknikoa (EKT) ezarria urreko legediaren arabera erabilitako eraikuntza tekniken ondorioz, egungo eraikinek zenbait patologia dituzte.

Zabalduen dauden patologiak dira:

Aipatutako arlo guzti hauetan eragin daiteke teilatu eta fatxaden eraberritzeak aurrera eramaten diren momentutan; kontutan izanik eraberritze lan horiek eraikin baten bizitza baliagarrian nahi eta ez egin behar izaten direla.

Fatxada edo teilatuetako eraberritze lanak esleitu aurretik, profesionalek egindako eraikinaren diagnosi batek, zenbait patologi zuzentzen lagunduko du eta baita eraikinaren eraginkortasun energetikoa nabarmenki hobetzen.

Egungo eraikin gehienetan eraberritze lanak egin beharra dago legediak ezarritako beharrak bete ahal izateko(europarrak, estatalak, autonomikoak eta herrikoak), hala nola: seguratasunari dagozkionak, bizigarritasuna, irisgarritasuna, eraginkortasun energetikoa eta bere balio kulturales babesa.

Aurrezki energetikoa

Ondo antolatutako eraberritze batek, etxebizitzaren energi kontsumuetan aurrezki garrantzitsuak ekar ditzake, era honetan inbertsioaren zati bat amortizatuz, eta gainera zenbait erakunde publikoek eskainitako dirulaguntzak lor daitezke.

Hobekuntza neurri arruntenak erresak dira:

Aurrezkiaren zenbatekoa

Eraikinen eraberritzetan neurri egokiak hartuz, energi kontsumoetan aurrezki konstatagarriak lor daitezke (elektrizitatea, gasa edo gasoila).

Kontutan hartu beharreko beste zenbait gai.