Gu-geu.

Ubee Arkitektoak 2002 urtean jaio zen, ibilbide ezberdina eta eskarmentu profesional zabala duten lau arkitekturen elkartze bezala.

Gaur egun estudioa Aitor Ezeiza eta Amaia Errastiren eskuetan dago eta lankide iraunkor eta ohizkoekin osatzen da, edozein motatako eraikuntza proiektuak garatzeko gai izango den eta edonolako ordenazio planak kudeatu, edo beste edozein hirigintzako dokumentu garatzeko gai izango den talde disziplina-anitzekoa eratuz.

Iraunkortasunaren oinarriekiko konpromiso batez garatzen dugu gure lana eta zera pentsatzen dugu, diseinu ekologiko batek arkitektura hobeagoa eta gure hiriak bizigarriagoak egingo lituzkeela.

Ohizko eraikuntza sistemek eta hiri industrialaren garapenaren ondorioz finkatutako hirigintza ereduek, oso modu nabarmenean eragin dute gizateriak naturaren gain sortzen duen presioa areagotzen. Dagoeneko gehiegizkoa den presioa eta gaurko egunean ezagutzen dugun erako bizitzaren jarraipena mehatxupean jartzen dutena.

Beraz natura eta gizartearen arteko harremana birplanteatzea beharrezkoa egiten da, eta ikuspuntu horretatik, iraunkortasuna eta diseinu ekologikoa, nahi dugun arkitektura eta hirigintzaren ezinbesteko oinarriak dira.

Konpromiso honen alderdi teknikoa, eraginkortasun energetikoaren bilaketan eta kutsakorrak ez diren materialen erabilpenarekin adierazten da, eta arkitekturak berezkoak dituen, balore kulturalen eta lurraldean egiten den beraien ezarpenaren aldarrikatzea ere gehitzen ditu, bai balore horiek historia onartzen duten heinean eta baita egungo gizarte nahien beharrezko espresioan laguntzen duten heinean eta, bereziki, iraunkortasunaren kultur berriaren sorreran.

Honelako konpromiso batek arkitektoa gizartearen eskaera berri horietara egokitzera behartzen du, bere ezagupen arlo tradizionalak gaurkotuz eta gainontzeko disziplinekin bat egitera irekiz, modu batera edo bestera eraikuntza, hiria eta ingurumena, bere eztabaida teoriko eta jarduera profesionalaren helburu bihurtuz.

Gaur egungo baldintzetan, non zailtasun teoriko, tekniko eta juridikoak handituz doazen, disziplina –anitzeko taldeak zuzentzeko ahalmena da eskaeraren emaitza zorrotza eta eraginkorra bermatuko duena, era berean gure arkitektu-taldea eta bezeroaren arteko aberastasun prozesu gizabidezko eta profesional baten modura ulertuz. Prozesu honetan gure jarrera profesionala, irekia eta arduratsua behar beharrezkoak dira eta bezeroaren konfiantza berriz ezinbestekoa.

  • AMAIA ERRASTI FERNÁNDEZ DE GOROSTIZA
    Arkitektoa, Donostiako Arkitektura Goi Estola Teknikoan lizentziatua.
    EHU-ko Ondarearen Eraberritze Masterra.
    Passive House tradesperson.
  • AITOR EZEIZA CASTILLO
    Arkitektoa, Donostiako Arkitektura Goi Estola Teknikoan lizentziatua.